XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITOR - Poliki! Ea honek zorte bikainagoa ekarten didan.

- Eskerrik asko, eta ongi izan.

- Ba dakizu nun bizi naizen; berdin nere ama ere.

IZTUNA - Makila eskuan, bizkor ibili zen Aitor mendian zehar.

- Baina oraingoan ere berandu egin zaion, mendi-egalak utzi orduko itzal beltzak inguru guztiak maindirape zituzten; etzan bidean ezer ikusten eta aurreko ilun-abar bietan bezala, han urbil xamar zeukan ostatuan gaua ematea buruak eman zion.

- Eta holaxe egin ere.

- Badaezpadan kontuz ibilliko zen, zer gertatu ere.

- Aurreko bi gauetan ez ote zaion gero zerbait gertatu zamauekiko ta bildotsarekin?.

- Horixegaitik afal ondoren, ots, makilarena ikusita gero, banku baten gainean etzan zen lotarako, eta zurrunka asi zen beingoan lo ba lego bezelaxe.

- Ostalaria zur; uste zuen alboan zeukan makilak ere zamauak eta bildotsak bezala berebiziko ezpiritu indarren bat izango zuela.

- Beste bietan legez, mutila loak artua zegoela iruditu zitzaionean, aldatu zuen haren makila beste batekin.

AITOR - (Ez bait zegoen lo, makilari) Eman, eman, makil!.

IZTUNA - Orduan, ostalaria jotzen asi zen makila, eman eta eman, exerleku, mahai ta banku gainetatik zehar jauzi ta saltu eraginik, orroa ta burrunbaz, honela esaten zuela: Ai ene!, ai ene! Otoi, gazte; esaiozu makilari geldi egoteko, hil behar nau eta! Geldi ezazu, ta itzuliko dizut aldatu nizudana, hau da, zamaua ta bildotsa, amen batean itzuli ere.

Ai ene, bada!.

AITOR - (Zorra eskuratuz).

Geldi, makila!.

IZTUNA - Laister gelditu zen makila.

- Eta Aitor pozik, zamaua ziskuan sartu ta bildotsa bere-bereak biak trailan artu ta etxerantz abiatu zan zoli-zoli, Serante osteko aldatz-behera makiltxoak asko lagundurik.

AITOR - Poztu zaitez, ama, azkenez ere eskuratu dut nahi nuena: egiazko zamaua, egiazko bildotsa eta zotz mirarigile hau.

- Berbizne egitia duzu, gezurrik esan ohi ez duena.

- Bidean izan dut estekua; ostatuan zegoen ziria sartu zidana, ta bi aldiz sartu ere.

- Baina irugarrenean arrapatu dut, zotz honi esker; artu du merezia.

- Haren ai ene ta garaxiak!.